2024ko urriaren 28ko EHAAn hauxe argitaratu da: Agindua, 2024ko urriaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.
Derrigorrezkoa da eskatzaileak eskaera egitea. Esteka honetan eskabidea aurkituko duzu, baita deialdiaren inguruko gainerako informazioa ere:
https://www.euskadi.eus/
Eskabidea egiteko epea: urriaren 29tik azaroaren 28ra, biak barne.
Epe horretan egin behar dira eskaerak, eta aurrez aurreko eskaeren kasuan, ikastetxean aurkeztu eta beronek erregistratu behar ditu.
Laburbilduz, hona hemen ikasleen eta ikastetxeen egiteko garrantzitsuenak:
Ikasleek:
Ikasle adindunak edo adingabe emantzipatuak egingo du eskaera; adingabe emantzipatu gabeen kasuan, berriz, aitak,amak edo legezko ordezkariak.
- Bide elektronikoa
Bide elektronikoz egingo da eskaera, esteka honetan:
https://www1.hezkuntza.net/y44BecPolCieWar/y44MantenimientosJSP/y44LoginE.do?idioma=eu
bi aukera hauetako bat baliatuz:
– Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela…) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).
Ziurtagiri digitala erabiltzeak berekin dakar eskabidea bide telematikoz aurkeztea. Elektronikoki izenpetu beharko da eskabidea. Orduantxe geratuko da hura erregistratuta. Ez da beharrezkoa aplikazio informatikoak sortutako inprimakia ikasketa-zentroan aurkeztea.
– Sisteman erregistratuta, helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta:
- HIA (Hezkuntzako Identifikazio Agiria), jaiotegunarekin batera.
- Nortasun Agiri Nazionala (NAN), haren iraungitze-data zehaztuta. Eskatzailea atzerritarra baldin bada, atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) eta jaioteguna adierazi beharko ditu, eta, hala badagokio, atzerritarren identifikazio-txartelaren zenbakia (AIT).
Sisteman helbide elektroniko baten bidez erregistratuta aurkezten bada eskabidea, nahitaezkoa izango da betetako eskabide-inprimakia inprimatzea, izenpetzea eta dagokion ikastetxean aurkeztea. Aurkezteko epea: 2024ko azaroaren 28ra arte, idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen.
- Bide presentziala
Eskatzaileak, ez baldin badauka eskabide telematikoa egiteko bitartekorik, matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda egin ahal izango du.
Gogorarazten dizuegu ikastetxeak eskaera-inprimakia jaso duen data erregistratu behar duela, aurkezleari aurkezpen-data horren egiaztapena eman behar diola, eta berehala erregistratu behar dituela dagozkion datuak Hezkuntza Sailak adierazitako aplikazioan. Gainera, aurkeztutako eskabideak sei urtez gorde behar ditu.
Ikastetxeak:
Sisteman erregistratuta egindako eskabideak, helbide elektroniko baten bidez eta HIA (Hezkuntzako Identifikazio Agiria)) edo NAN: Ikastetxeak ikasleak aurkeztutako eskabidea erregistratuko du.
Matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda (bide presentziala): ikastetxeak eskabidea egingo dio ikasleari.
2023-2024 ikasturtean Musika edo Dantzako ikasketa profesionalak eta Batxilergoko lehenengo ikasturtea ikasten aritu diren ikasleen kasuan, matrikulatuta dauden ikastetxeak ikasketa profesional horien bosgarren ikasturteko ikasgaien kalifikazioak sartuko dituzte Batxilergoko ikasgai komunen kalifikazioekin batera.