Skip to main content

Irakaskuntza Sistema

Urrutiko irakaskuntzaren ezaugarriak

Oinarrizko Hezkuntza

 

  • Aldez aurretik beste ikastetxe batzuetan ikasi duten ikasleei irakasgaiak gaindituta dituzten esparruak baliozkotuko zaizkie.
  • Ez dira  esparru guztiak gainditu behar hurrengo modulura igarotzeko. Eremu solteak gaindituz joan daitezke.
  • Ez dago epe mugaturik Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak amaitzeko.
  • Onartzen diren esparruetako bakar bat ere ez da errepikatu behar.

Batxilergoa

  • Aldez aurretik beste ikastetxe batzuetan ikasi duten ikasleek ez dituzte gainditu dituzten irakasgaiak errepikatu behar. Horretarako, kontuan hartuko da espediente akademikoan ageri den azken kalifikazioa.
  • Ikasturte oso batean edo irakasgai solteetan matrikulatu daiteke, gehienez ere hamar.
  • Batxilergoko ikasketak amaitzeko ez dago epe mugaturik.
  • Ez da gutxieneko ikasgai-kopuru bat gainditu behar bigarren mailara igarotzeko. Irakasgai solteak gaindi daitezke.
  • Gainditzen diren irakasgaietako bat ere ez da errepikatu behar.

Nola ikasten den

Urrutiko irakaskuntzak aukera ematen die ikasleei beren ikasketak malgutasunez aurrera eramateko,  ikasketa  norberaren egoerara egokituz. Horretarako, baliabide hauek ditu:

Gela Birtuala

  • Online irakaskuntzarako berariaz diseinatutako aplikazio digitala da, ikaskuntza dinamikoa, parte-hartzailea eta interaktiboa ahalbidetzen duena.
  • Ikasteko baliabideak eta jarduerak biltzen ditu, irakasleekin eta ikaskideekin komunikatzeko.
  • Erabilerraza.
  • Nabigatzailea eta Interneteko konexioa (ordenagailua, tableta, telefono mugikorra) dituen edozein gailutatik sartzea.
  • Ikasleen ikaskuntza mailaren jarraipena eta ebaluazioa errazten du.

Talde-tutoretzak

  • 60 minutu irauten duten saio edo eskola presentzialak dira; haietan parte hartzea borondatezkoa da.
  • Astean ordu bat irakasgai bakoitzerako.
  • Goizeko eta arratsaldeko ordutegia, eduki berarekin. Hartara, ikasleek aukera izan go dute zein ordutara joan nahi duten, egoeraren arabera.

Banakako tutoretzak

  • Arreta pertsonalizatua irakasgai bakoitzeko irakasleekin.
  • Tutoretza horiek ikastetxean bertan edo birtualki eskatu eta egin daitezke Moodle ikastaroen bidez, telefonoz edo posta elektronikoz.