Skip to main content
Sarebatx

SareBATX: modalitateko irakasgaiak zentro presentzialetako ikasleentzat

Zalantzak dituzu? Matrikulatu nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan:

    Egoitza:

    Pribatutasun-politika* irakurri eta onartzen dut


    * eskatutako eremua
    This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

    Antolaketa

    Modalitateak

    Batxilergoak lau modalitate ditu, eta horiek ezarri dira ondorengo ikasketetarako aukerei eta ikasleen interes eta gaitasunen aniztasunari erantzuteko:

    • Arte Batxilergoa (UHEIn Arte Plastikoen, Irudiaren eta Diseinuaren bidea bakarrik eskaintzen da)
    • Zientzia eta Teknologia Batxilergoa
    • Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa
    • Batxilergo Orokorra

    Egitura

    Batxilergoko ikasgaiak honela antolatzen dira:

    • Irakasgai komunak: Nahitaezkoak modalitate guztietan
    • Modalitateko irakasgaiak: modalitatearen arabera aldatzen dira. Horietako bat nahitaezkoa da eta aukeratutako modalitatea markatzen du.
    • Aukerako irakasgaiak: edozein modalitatetarako aukera librekoak.

    Modalitatea eta irakasgaiak kontuan hartuta, ikastaroen araberako egitura honela geldituko da:

    Clicka sobre las imágenes para descargar en PDF

    Batxilergoko 2. mailako irakasgai batzuk ebaluatzeko, beharrezkoa da Batxilergoko 1. mailako ikasgaia gainditua izatea. Ondoko taulan irakasgai horiek jaso dira:

    Batxilergoko 1. mailako 2. mailako jarraitutasuneko irakasgaiak

    1. ikasgaiak
    2. ikasgaiak
    GAZTELANIA ETA LITERATURA I GAZTELANIA ETA LITERATURA II
    EUSKARA HIZKUNTZA ETA LITERATURA I EUSKARA HIZKUNTZA ETA LITERATURA II
    ATZERRIKO HIZKUNTZA I (ingelesa edo frantsesa) ATZERRIKO HIZKUNTZA II (ingelesa edo frantsesa)
    BIOLOGIA, GEOLOGIA ETA INGURUMEN-ZIENTZIAK BIOLOGIA, GEOLOGIA ETA INGURUMEN-ZIENTZIAK
    MARRAZKETA ARTISTIKOA I MARRAZKETA ARTISTIKOA II
    APL.MARRAZKETA TEKNIKOA ARTE PLASTIKOAK ETA DISEINUA I APL.MARRAZKETA TEKNIKOA ARTE PLASTIKOAK ETA DISEINUA II
    MARRAZKETA TEKNIKOA I MARRAZKETA TEKNIKOA II
    FISIKA ETA KIMIKA FISIKA
    FISIKA ETA KIMIKA KIMIKA
    GREKOA I GREKOA II
    LATIN I LATIN II
    GGZ MATEMATIKA I GGZ MATEMATIKA II
    MATEMATIKA I MATEMATIKA II
    TEKNOLOGIA ETA INGENIARITZA I TEKNOLOGIA ETA INGENIARITZA II
    ATZERRIKO 2. HIZKUNTZA I (ingelesa edo frantsesa) ATZERRIKO 2. HIZKUNTZA II (ingelesa edo frantsesa)
    IKT I IKT II

    Matrikula

    Baldintzak

    • DBHko graduatua izatea.
    • Baldintza hauetako bat betetzea:
      • 18 urte beteak izatea ikasturtea hasten den urtean adin hori betetzea.
      • Salbuespen gisa, 16 urte beteta izatea edo ikasturtea hasten den urtean adin hori betetzea, kasu hauetan:
        • Presentziazko ikastetxeetara joateko aurkerarik ematen ez duen lan kontratua izatea.
        • Errendimendu handiko kirolaria izatea.
        • Dantza Lanbide Heziketako 5./6. maila egiten aritzea.
      • Ikasketak modu presentzialean egitea galarazten duen gaixotasun, ezgaitasun edo beste edozein egoera berezitan egotea, betiere Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzaren aldez aurretiko baimenarekin. Ezinbestekoa da eskaera egitea, alegatuko salbuespenezko inguruaabarrak frogatzen dituen dokumentazioa erantsiz.

    Aurkeztu beharreko agiriak

    • NAN, AIZ edo pasaportea (kopia)
    • Argazkia
    • Batxilergoko espedientea (lehenago egin bada) edo DBHko graduatu titulua

    Eskola-asegurua

    Matrikula egiterakoan 28 urte bete ez dituztenek 1,12 €ordaindu beharko dituzte eskolako aseguru gisa.

    Matrikularen baldintzak

    • Gehienez ere 11 irakasgai har daitezke, 1. eta 2. mailetakoak izan daitezkeenak.
    • 1. eta 2. kurtsoen artean jarraitzen duten irakasgaiak ikasturte berean matrikulatu daitezke, baina 2. kurtsokoa ezin izango da ebaluatu 1. kurtsoa gainditu arte.
    • Indarrean dagoen hezkuntza-legea baino lehenagoko espedienteen kasuan, irakasgaien baliozkotzeak ikastetxean kontsultatu.
    • Lanbide Heziketako erdi mailako titulua duten ikasleek batxiler-titulua (modalitate orokorrean) lor dezakete, irakasgai komunak gaindituz.
    • Lanbide Heziketako erdi mailan eta Batxilergoan aldi berean matrikula daitezke.

    Matrikulatzeko epea

    Matrikula ekainaren amaieratik uztailaren 20ra bitartean egongo da irekita (kontsultatu data zehatzak webguneko albisteetan), baita irailean ere. Epe horretatik kanpo aparteko matrikulazioak tramitatzen dira, Hezkuntzako Ikuskaritzaren baimenarekin.

    Epe ofiziala bukatuta, baldintzak betetzen dituztenak deialdi irekian matrikulatu daitezke. Deialdi horretako azterketak (maiatza) tutorizaziorik gabe eta gela birtuala  erabili gabe egin daitezke.

    Zalantzak dituzu? Matrikulatu nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan:

    Error: Contact form not found.

    SareBATX

    Ikastetxe presentzialetako ikasleek haien ikastetxeetan eskaintzen ez zaien modalitateko ikasgai bat ikas dezakete UHEIn, baldintza hauetan:

    • Matrikula mota honek ikasturte bakoitzean irakasgai bakarra egiteko aukera ematen du, baina biak urte berean egin daitezke (adibidez, 1. eta 2. kurtsoen arteko irakasgaietan, hala nola Latina I eta II edo Marrazketa Teknikoa I eta II).
    • Matrikulazioa jatorrizko ikastetxean egiten da, baina ezinbestekoa da egoera horretan dauden ikasleak UHEI ikastetxera joatea edo lehenbailehen deitzea. Horrela, matrikulazioaren berri eman eta zentroko plataformetako kredentzialak kudeatu ahal izateko harremanetarako datuak helarazi ahal dizkigute.
    • UHEIko ikasketaburuaren eta jatorrizko ikastetxeko zuzendaritzaren arteko harremana gaituko da, inplikatutako irakasleen arteko komunikazioa eta ebaluazioari eta kalifikazioari buruzko informazioaren transmisio egokia errazteko.
    • Irakaskuntza sistema:
      • Ikasgela birtuala (Moodle) da ikasteko plataforma nagusia.
      • Talde-tutoretzek gela birtualeko informazioa osatzen dute, eta bideokonferentzia bidez eskainiko dira.
      • Gainera, banakako tutoretzak eska daitezke irakasleekin harremanetan jartzeko, zalantzak argitzeko eta lan pertsonala antolatzeko.
    • Modalitate ofizialean bezala, UHEIn ere, talde-tutoretzetara joatea aukerakoa da. Hala ere, ikasle adingabeen kasuan, horri buruzko informazioa bilduko da, eta jatorrizko ikastetxera bidali.

    SareBATX Batxilergoko ibilbideak

    Irudiaren gainean klik egin PDF formatuan deskargatzeko

    Eta gero, zer?