2023-2024 ikasturteko DBHko Graduatu-titulua lortzeko proba libreen lehenengo deialdia 2023ko azaroaren 24an egingo da. Proba hori 18 urtetik gorakoentzat da.
Azaroko probaren deialdirako matrikula egiteko epea urriaren 23tik azaroaren 3ra bitartekoa da (biak barne).
Matrikula egiteko, proba egin nahi den egoitzako idazkaritzara joan behar da.
Idazkaritzaren ordutegia goizekoa (astearte, ostegun eta ostirala) edo arratsaldekoa (astelehen eta asteazkena) izan daiteke.
- Araba: 945 18 71 70
- Bizkaia: 944 28 81 20
- Gipuzkoa: 943 89 95 25
- Prozesu honi buruzko informazio ofiziala: Hezkuntza Saileko web orria.
- Matrikula orria
- Prozesuaren egutegia
- Aurreko urteetako azterketak
ADI: Azterketa egiteko, ezinbestekoa da identifikazio-agiria aurkeztea, eta gomendagarria da kalkulagailu bat edukitzea (telefono mugikorraren kalkulagailuak ez du balio) zientzia-esparruko proba egiteko.