Madrilen urtero eratzen da garrantzi handiko eta sona handiko SIMO Educación izeneko aretoa. Aurten azaroaren 3tik 5era izan da eta lehenengoz izan ditugu gure ikastetxeko ordezkariak bertan. Marta Crespo, Garbiñe Larralde eta Bego Pérez irakasleek parte hatu zuten han aurkeztu ziren hitzaldi eta formazio saioetan.
Hona hemen irakasle pare batek izan duen esperientzia esaldi batean laburbiltzeko eskatu diogunean esan diguna:
“Hainbat gauza entzun eta ikusteko aukera izan genuen SIMOn: Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala garatu duen ikastetxe baten esperientzia, irakurketa bultzatzeko proposamen gamifikatu bat, Almeriako unibertsitateak moodle ikastaroak ebaluatzeko erabiltzen dituen errubrikak eta beste tresnak, bideo motzak ekoizteko eta biltzeko aplikazioa bat, e. a. Oso aberasgarria izaten da horrelako ekintzetan parte hartzeko aukera izatea.” (Garbiñe Larralde)
“Alde batetik hezkuntzan egosten diren metodologia berriak ezagutzeko aukera paregabea izan da, eta bestetik gure lanari buruzko hausnarketa eta akordio berriak ezarri behar ditugula pentsarazi dit” (Bego Pérez)