EAEko Hezkuntza Administrazioak Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortzeko Proba Libreko bi deialdi egiten ditu urtero. Proba horiek, normalean, azaroan eta maiatzean izaten dira. Matrikula egiteko epea proba egin baino hilabete bat edo bi lehenago izaten da.
Matrikulazio-data zehatzak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren web orrian, web orri honetan eta idatzizko tokiko prentsan argitaratuko dira. Interesdunek dagokien egoitzan egin behar dute matrikula, eta beren kabuz prestatu proba horretarako.
Proba honen erreferentzia-esparrua helduentzako oinarrizko prestakuntzaren edukiak dira (2008ko urriaren 31ko Agindua, 2008/11/25eko EHAA), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketa-plana hiru jakintza-arlo edo -esparrutan banatzen du: Komunikazio-esparrua (Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Atzerriko Hizkuntza), Gizarte-esparrua (Gizarte Zientziak) eta Zientzia eta Teknologia esparrua (Matematika, Natur Zientziak eta Teknologia).