Skip to main content
Gure zentroa Merkalan Enplegu Azokan egongo da berriro. Azoka hori, 2025ean, era presentzialean azaroaren 12an egingo  da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, eta modu birtualean, azaroaren 11tik 13ra.
Merkalan azoka Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak, eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak antolatu dute.
UHEI-IVEDek stand bat izango du Azokan, gure hezkuntza-eskaintza zabaltzeko eta beste erakunde batzuekin harremanetan jartzeko, lankidetzan aritu ahal izateko.