Mezu honen bidez jakinarazten dizuegu «Kultura Ondarea Gazte-Saria» deitu eta arautzen duen Agindua gaur argitaratu dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Ekimen honen 9. edizioa izango da eta helburua da saritzea 2024-2025 ikasturtean Euskal Kultura Ondarearen ezagutza hedatzen hobekien laguntzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako, Oinarrizko Lanbide Heziketa Zikloetako lehenengo eta bigarren mailetako, Batxilergoko lehen mailako eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehen mailako ikasleak. Sarian parte hartzeko, 3 ikaslek eta gehienez 6k osatutako taldea egin beharko dute eta bi bideo aurkeztu beharko dituzte (Euskal Kultura Ondarearen elementu bati buruzko bideo bat eta bere making of-a). Saria Europako hiri edo eskualde batera 7 eguneko bisita kukltural batean parte hartzeko eskubidea izango da.
Eskertuko genizuke 2025eko «Kultura Ondarea Gazte-Saria»-ri buruzko informazioa irakasleen artean eta ikastetxeko departamentuetan zabaltzea, horiek guztiek euren parte-hartzea planifikatu ahal izan dezaten edo saria sartu ahal izan dezaten ematen dituzten irakasgaien urteko programazioan.
Eskabideak aurkezteko epea bihar hasiko da eta 2025ko martxoaren 21ean amaituko da.
Aurten aldaketa txiki pare bat sartu ditugu, beraz, informazio osoa irakurtzea gomendatzen dizuegu hurrengo estekan:
http://www.euskadi.eus/
Gure webgunean ere sariari buruzko informazioa, aurreko edizioetako bideoak eta aholkuak aurkitu ahal izango dituzue: https://kulturaondareasaria.
Edozein kontsulta egiteko deitu: 945.01.95.19 edo idatzi: kulturaondareasaria@euskadi.
ANIMA ZAITEZTE!