Skip to main content

IZEN EMATEA BATXILERGOKO SARI BEREZIEN 2024-2025 DEIALDIA

Gogorarazten dizuegu maiatzaren 5an argitaratu zela 2024-2025 ikasturterako Batxilergoko Sari Berezien deialdia.Eskaera egiteko epea DATORREN ASTEAN, maiatzaren 19tik maiatzaren 23ra 14:00etan, izango da.

 

https://www.euskadi.eus/batxilergoko-sari-bereziak/web01-a3hakade/eu/

2024-2025 ikasturtean Batxilergoko edozein modalitate amaitu duten eta bi mailetako kalifikazioetan bataz besteko nota 8,75 puntu edo gehiago dutenek eman dezakete izena.

Ikasleek zuen ikastetxean aurkeztu beharko dute izen emate eskabidea eta ikastetxeak egin beharko dio izen ematea Hezkuntzako aplikazioan, maiatzaren 23ko 14:00ak baino lehenago.

Honekin batera doakizue deialdia (ikasleek bete beharreko izen emate orria III. eranskinean dator) eta ikasleei izena emateko aplikazioa erabiltzeko oinarrizko gida.

Ondo izan.