Skip to main content

2025-2026 ikasturtean DBHko Graduatu titulua lortzeko proba libreen lehen deialdia 2025eko azaroaren 21ean egingo da. Proba hori 18 urtetik gorakoentzat da.

Izena emateko epea 2025eko urriaren 2otik 31ra bitartekoa da (biak barne).

Matrikula egiteko, proba egin nahi den egoitzako idazkaritzara joan behar da. Idazkaritzaren ordutegia goizez (astearte, ostegun eta ostiraletan) eta arratsaldez (astelehen eta asteazkenetan).

Adi: Azterketa egiteko, ezinbestekoa da identifikazio-agiria aurkeztea, eta gomendagarria da zientzia-teknologia arloko probarako kalkulagailu bat izatea (telefono mugikorraren kalkulagailua ez da baliozkoa).