2025-2026 ikasturtean DBHko Graduatu titulua lortzeko proba libreen lehen deialdia 2025eko azaroaren 21ean egingo da. Proba hori 18 urtetik gorakoentzat da.
Izena emateko epea 2025eko urriaren 2otik 31ra bitartekoa da (biak barne).
Matrikula egiteko, proba egin nahi den egoitzako idazkaritzara joan behar da. Idazkaritzaren ordutegia goizez (astearte, ostegun eta ostiraletan) eta arratsaldez (astelehen eta asteazkenetan).
- Araba: 945 18 71 70
- Bizkaia: 944 28 81 20
- Gipuzkoa: 943 89 95 25
- Prozesu horri buruzko informazio ofiziala Hezkuntza Sailaren webgunean
- Matrikula orria
- Prozesuaren egutegia
- Aurreko deialdietako azterketak
Adi: Azterketa egiteko, ezinbestekoa da identifikazio-agiria aurkeztea, eta gomendagarria da zientzia-teknologia arloko probarako kalkulagailu bat izatea (telefono mugikorraren kalkulagailua ez da baliozkoa).






