EUSKADIKO DATU IREKIEN LEHIAKETEN BOSTGARREN EDIZIOA
Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalekin batera, Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko ideia eta aplikazio onenen sarien bosgarren edizioa antolatu du.
Ekimen honen helburua da Euskadiko datu irekien katalogoetatik sortutako ideiarik eta aplikazio/zerbitzurik onenak saritzea, horien potentziala erakustea eta open data kultura eta datuen berrerabilera sustatzea.
Aurreko edizioetan bezala, bi sari-modalitate daude:
IDEIA LEHIAKETA
(13.500 € sarietan)
Euskadiko datu irekien katalogoetako multzoak erabilita, edozein zerbitzu, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazioen ideiak aurkeztu nahi dituzten pertsonei edo enpresei zuzenduta dago.
Modalitate honek ez du eskatzen programazioari edo garapen informatikoari
buruzko ezagutza teknikorik.
Ideia testu-dokumentu batean azaldu beharko da, eta inskripzioa egitean erantsi.
3 kategoria nagusi ditu:
- Kategoria sanitarioa eta soziala
Lehen saria: 3.000 €
Bigarren saria: 1.500 € - Ingurumen eta jasangarritasun kategoria
Lehen saria: 3.000 €
Bigarren saria: 1.500 € - Kategoria orokorra
Lehen saria: 3.000 €
Bigarren saria: 1.500 €
Informazio gehiago:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028505
APLIKAZIO LEHIAKETA
(21.000 € sarietan)
Euskadiko datu irekien katalogoaren datu multzo bat gutxienez erabilita, edozein zerbitzu, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazio sortzeko gai diren pertsonei edo enpresei zuzenduta dago.
Modalitate honek programazioari edo garapen informatikoari buruzko nolabaiteko ezagutza teknikoa eskatzen du.
Beharrezkoa da proiektua testu-dokumentu batean azaltzea, eta garatutako proiektua (zerbitzua, azterlana, web aplikazioa edo gailu mugikorretarako aplikazioa) URL baten bidez eskuragarri egotea.
Inskripzioa egitean, proiektuaren azalpen-dokumentua eta URLa erantsiko dira.
2 kategoria nagusi ditu:
- Web zerbitzuen kategoria
Sari bakarra: 8.000 € - Kategoria orokorra
Lehen saria: 8.000 €
Bigarren saria: 5.000 €
Informazio gehiago:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028605
Izena emateko epea:
Zehazteke (Uztailaren amaieran hastea eta urrairen
hasieran amaitzea espero da).
Bisitatu webgunea informazio guztia eskuratzeko:
https://opendata.euskadi.eus/datu-irekien-lehiaketak/
Animatu eta parte hartu!






