Espainiako Hezkuntza ministerioak, INTEF erakundearen bitartez, Europar Batasuna bultzatzen ari den “etorkizuneko ikasgela”ren gaineko formazio mugatuak bideratu ditu, ikastetxeetako zuzendari zein irakasleentzat.
Gure erakundeak aukera izango du martxoaren 19tik 21era xede honekin eratuko den prestakuntza saio baten hartzeko, Madrilen. Saio presentzialen ostean UHEI-IVEDek ikasgela hauetariko bat antolatzeko egitasmo txiki bat aurkeztu beharko du.