Azken orduetan ezarritako alarma-egoera dela eta, mugatuta dago pertsonen mugikortasuna lurralde barruan.
Horrek tutoretzetara edo bi aste barru egingo diren azterketetara joatea eragotz ez diezazun, hurrengo orduetan zure posta elektroniko ofizialean (uhei.eus amaitzen dena) gure ikastetxean matrikulatuta zaudela bermatzen duen ziurtagiri bat jasoko duzu.
Dokumentu hori inprimatu edo mugikorrean gorde dezakezu, agintaritza eskudunak hala eskatuz gero aurkezteko.