Ziurtagiri Azterketa

Lehen aipatutako proba libreez gain, eskola ziurtagiriaren baliokidea den ziurtapen bat eskuratzeko proba egiten da UHEIn.

LOGSE aurreko hezkuntza sistemetako Eskola Ziurtagiria –dagoeneko desagertua–, lan ondorioetarako, helduentzako Oinarrizko Prestakuntzaren II. GRADUA gainditu izanaren ziurtagiriaren baliokidea da.

Enplegu publiko, pribatu eta sustapenekoak eskuratzeko Eskola Ziurtagiria egiaztatu behar duten 18 urtetik gorako pertsonek UHEIra jo ahalko dute, eta UHEIk balorazio indibidual bat egingo du horretarako diseinatutako proba baten bitartez. Proba hori helduentzako Oinarrizko Prestakuntzaren II. GRADUARI esleitzen zaizkion helburuei eta edukiei buruzkoa izango da. Gainera, probaren barruan egongo den elkarrizketa pertsonal baten bidez, pertsonaren heldutasuna baloratuko da.

Ziurtagiri hau eskuratzeko proba UHEIn egiten da, iraileko lehen egun baliodunean, goizeko 10etan. Ikasturteko gainerako hiletan, hil bakoitzaren lehen eskola-astelehenean egiten da proba hori, urritik ekainera bitartean, goizeko 10etan.s

Baldintzak

  • 18 urte beteta edukitzea.

  • NANa edo dokumentazio baliokidea aurkeztea.
  • Irakaskuntza arautuan matrikulaturik ez egotea.