Hilabete honen amaieran irekiko da Oinarrizko Hezkuntzan matrikulatzeko epea. Ekainaren 20tik 27ra egongo da zabalik, biak barne.
Idazkaritza astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 9:00etatik 13:30era, matrikula egiteko.
Matrikulatzeko beste epe bat irekiko da irailean, hilaren 4tik 29ra.
Egun eta ordutegi horietan joaterik ez baduzu, jarri harremanetan zentroarekin.
Aurretik UHEI-IVEDen matrikulatuta egon bazara, zure nortasuna egiaztatu beharko duzu eta, hala adierazten badizute, eskola-aseguruko 1,12 € ordaindu beharko dituzu.
Zure lehen matrikulazioa bada gure ikastetxean, honako hauek aurkeztu beharko dituzu:
- dokumentazio akademiko originala, matrikulan baliozkotzeak aztertzeko.
- zure nortasuna egiaztatzen duen agiria (NAN, pasaportea, AIZ, gidabaimena)
- 1,12 € eskola-asegurua ordaintzeko (idazkaritzan adieraziko dizugu beharrezkoa bada)
Hainbat arrazoirengatik (errendimendu handiko kirolariak, Dantzako Gradu Profesionaleko ikasleak, gaixotasuneko, desgaitasuneko eta abarreko ezohiko egoera pertsonalean dauden ikasleak) ikastetxe presentzial batean ikasten jarraitu ezin duen adingabe baten tutorea bazara, jar zaitez harremanetan UHEI-IVEDekin, dagokion eskaera bideratzeko.
Aurrerago, ikastaroaren antolaketari buruzko informazioa eguneratuko dugu (aurrez aurreko eta/edo onlineko tutoretzak, egutegia eta ordutegiak).
Animatu eta osatu zure oinarrizko hezkuntzako ikasketak UHEI-IVEDen!
———————
- Araba: 945 18 71 70
- Bizkaia: 944 28 81 20
- Gipuzkoa: 943 89 95 25