Oinarrizko Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortzeko ikasketek Helduentzako Hezkuntzaren curriculumari jarraitzen diote, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailburuaren 2008ko urriaren 31ko Aginduan zehazturik baitago.

Curriculum horretatik, UHEIk II. GRADUKO azken bi moduluak eta III. GRADUARI dagozkion lau moduluak eskaintzen ditu; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua, beraz, azken modulua –alegia, III. GRADUKO 4. modulua– amaitutakoan eskuratzen da.

Modulu bakoitza hiru ezagutza arlotan egituratzen da, hots:

Ikasturtearen antolaketa

Ikasturte bakoitzean 2 modulu egin daitezke. Modulu bakoitzak lau hilabete irauten du: lehen lauhilekoak urritik urtarrilera; bigarrenak, berriz, otsailetik maiatzera. Azterketak lauhileko bakoitzaren amaieran egiten dira, urtarril-otsailean eta maiatz-ekainean.

Pertsona bati soilik DBHko 4. mailako irakasgaiak geldituko balitzaizkio gainditzeko, eta irailean matrikulatuko balitz lehen lauhilekorako, otsailean lor lezake graduatu titulua.

Ez dago deialdi mugarik, hau da, ez dago titulua eskuratzeko epe mugaturik.

Modulu edo ikasturte desberdinetan aldi berean matrikulatuta egon daitezke ikasleak.  Esaterako, 1. moduluko Arlo Zientifiko eta Teknologikoko ikasketak, 2. moduluko Komunikazio Arlokoak (arlo hori aurreko moduluan gaindituta edukiz gero) eta 3. moduluko Gizarte Arlokoak (arlo hori aurreko moduluan gaindituta edukiz gero) egin daitezke.

Matrikulatzeko baldintzak

  • 16 urte beteta edukitzea edo ikasturtea hasten den urtean adin hori betetzea.

  • Ikasturte berean Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortzea xede duen inolako irakaskuntza ofizialetan matrikulaturik ez egotea.