Ikasle hori:

Hemen dituzu ikasturte amaieran Batxilergoan erabiliko ditugun irizpideak.

Kontu handiz irakurri eta zalantzaren bat badaukazu jarri harremanetan ikasgai bakoitzeko irakaslearekin, emailez edo Moodleko mezularitza erabilita.

Ebaluazio irizpideak

Laburbilduz, ohiko ikaslea bazara eta ikasturtean zehar lanean ibili bazara, maiatzaren amaieran ikasturteko nota iragarriko zaizu.

Hemen aurkeztu ditugun irizpide hauek une bakoitzean osasun agintariek markatutako aginduen arabera jarriko dira indarrean.

Hemen daukazu ekainean zehar egingo ditugun Ohiko eta Ez-ohiko deialdien azterketen egutegia.

Hurrengo dokumentuan topatuko duzu, azterketen ordutegiaz gain, azterketaren aurretik, bitartean eta ondoren jarraitu beharreko jarraibideak

Bitartean, aurrez aurreko arreta ezinezkoa dela gogorarazten dizugu. Ikasleek tutoretza kolektiboen eta indibidualen arreta jasoko dute ezarritako online sistemen bidez (Moodle plataforma eta gainerako aplikazio digitalak).