Urrutiko hezkuntzaren ezaugarriak

Oinarrizko Hezkuntza

  • Aldez aurretik beste ikastetxe batzuetan ikasi duten ikasleei dagoeneko gaindituta dituzten irakasgaien eremuak baliozkotuko zaizkie.
  • Ez da beharrezkoa eremu guztiak gainditzea hurrengo modulura igarotzeko. Eremu solteak gainditzen joan daitezke.
  • Ez dago epe mugarik Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak amaitzeko.
  • Ez da errepikatu behar gainditzen diren eremuetako bakar bat ere.

Batxilergoa

  • Ikasleak ez ditu aldez aurretik dituen ikasgai gaindituak errepikatu behar. Hau horrela izanik, ikasketa espedientean agertzen den azkeneko kalifikazioa kontuan hartuko da.
  • Ikasleak kurtso osoa edo ikasgai solteak matrikulatu ditzake, gehien jota hamar ikasgai izanik.
  • Ez dago Batxilergo ikasketak bukatzeko epe mugarik.
  • Ez da beharrezkoa ikasgai kopuru minimorik gainditzea bigarren kurtsora pasa ahal izateko. Ikasgaiak banaka gainditu daitezke.
  • Ez dira errepikatu behar gainditzen joaten diren ikasgairik.
  • Lehengo Batxilergoko bi ikasgai gainditu gabe dituzten ikasleak bigarren kurtso osoa matrikulatu dezake.

Nola ikasten da?

Urrutiko hezkuntzan, ikasle batek matrikulatutako ikasgaiak modu malguan eta pertsonalizatua jarrai ditzake, norberaren egoerari egokituz. Horretarako, ikasleek ondoko baliabideak dituzte:

  • Online irakaskuntzarako diseinatuta dagoen aplikazio digitala da.
  • Honen bidez ikaste prozesu dinamikoa, interaktiboa eta parte hartzekoa errazten da.
  • Bertan, ikasleak edukiak, baliabideak eta ikasteko jarduerak eskura ditu.
  • Irakasle nahiz talde-ikaskideekin komunikazioa erraza da.
  • Maneiatzeko erraza!.
  • Internet konexioa eta nabigatzailea dituen edozein ordenagailu, tablet edo telefono mugikorretan erabilgarri.
  • Ikaslearen ikaste-prozesuaren eta ebaluazioaren jarraipena egiteko egokia.
  • Aurrez aurreko 60 minutuko saioak dira eta horietara joatea borondatezkoa
  • Astean ikasgai bakoitzeko taldeko tutoretza bakarra
  • Goizean eta arratsaldean ematen dena, ikasle bakoitzak hobeto datorkion ordutegia hauta dezan.
  • Ikasgai bakoitzeko irakaslearekin pertsonalizatutako arreta (kontsultak, zalantzak argitu…)
  • Ikastetxera joanda egin daitezke edo birtualki Moodle ikastaroen bidez, telefonoz, posta elektronikoz…