Azterketa egin behar izatekotan, guztion osasun eta segurtasuna bermatzeko hurrengo neurriak errespetatu, mesedez:
- Ez ahaztu indarrean dagoen NAN, NIE, gida-baimena edo pasaportea ekartzea.
- Azterketaren hasiera baino 10 minutu lehenago etorri, horrela sarbidea antolatu ahal izango dugu eta azterketa garaiz hasi ahalko duzu.
- Zure musukoa ekarri eta ilaran zaudela edota azterketa egiten ari zarela ongi jantzita une oro eraman.
- Sartzerakoan zein azterketa bakoitza amaitzerakoan, eskuak gel hidroalkoholikoaz garbitu.
- Ilaran zauden bitartean 2 metroko segurtasun tartea errespetatu (lurreko markak jarraitu).
- Ekarri etxetik azterketa egiteko beharrezkoa duzun material guztia, ikastetxean ez da banatuko.
- Ikasketxera ailegatzean, zentroko langileen oharrak jarraitu.
- Komenigarria da ur-botila etxetik ekartzea.
- Ikastetxean egin beharreko ibilbidea seinaleztatuta dago. Errespeta itzazu seinaleak
GARRANTZITSUA
- Azterketak txanda bikoitzean egiten dira (goiz eta arratsaldez), egun berean, baina ikasle bakoitzak txanda bakarra aukeratu behar du ikasgai bakoitzean.
- Azterketak ezin dira atzeratu edo dataz aldatu lan-arrazoiengatik edo arazo pertsonalengatik. Aukera dagoen neurrian, eta bakarrik medikuaren ziurtagiri larri bat dagoenean (ebakuntza edo ospitaleratzea), bigarren data bat bilatu daiteke.
- Telefono eta bestelako gailu elektronikoen erabilera debekatuta dago. Beraz, itzalita egon behar dira.
- Debekatuta dago azterketak edo ikastetxeko goiburua duten azterketa-orri ofizialak ikastetxetik ateratzea.
- Matrikulatuta zauden bi ikasgaien azterketak ordu berean badira, eta bi txandetan etortzea ezinezkoa bazaizu, jarri kontaktuan aldez aurretik ikastetxeko zuzendaritzarekin.