Oinarrizko Hezkuntzaren Ondoren
Heziketa ziklo bat, berez, Lanbide Heziketari dagokion prestakuntza arautu bat da, lanbide arlo bati buruzko ezagutza teoriko eta praktikoz osatua eta arlo horretako konpetentzia profesionalak garatzera bideratua.
Lan okupazioekin eta lan merkatuarekin loturik dagoen ikasketa multzoa da Lanbide Heziketa. Gaur egun 170 titulu inguru eskaintzen ditu, oinarrizko, erdiko eta goiko mailak kontuan hartuta, eta pertsonek konpetentzia profesionala eskuratzea eta lanpostu kualifikatuak lortu ahal izatea du xede. Askotariko tituluak lanbide familietan biltzen dira eta “modulu” izeneko irakasgaiez osatzen dira, eduki teoriko eta praktikoekin, enpresan egin beharreko praktikaldi bat barne. Eskariaren arabera eskaintzen dira, A, B, D ereduetan eta eredu eleanitzean.
Erdi Mailako Heziketa Ziklo bat gainditzen duten pertsonek Teknikari titulazioa eskuratuko dute, eta horrek aukera emango die erlazionatutako goi mailako heziketa zikloak egiteko.
- Heziketa ziklo batek 2000 ordu irauten du (hala ere, badago 1400 eta 1700 orduko salbuespenen bat edo beste). Iraupen hori bi ikasturte akademikotan banatzen da.
- Gutxi gorabehera 400 ordutik 600era bitartean sartzen dira enpresetako nahitaezko praktiketan.
Esteka honetara jota eskuratuko duzu informazio guztia: lanbide familiak.
Gure ikastetxean Oinarrizko Hezkuntza egin baduzu eta Bigarren Hezkuntzan graduatua bazara, Batxilergoa ere gurekin ikas dezakezu.
Batxilergoaren Ondoren
Unibertsitateko Graduak egiteko Unibertsitatera Sarbide Probak derrigorrezkoak dira. Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) web orrian sarbideari buruzko informazio osoa duzu hemen.
Batxilergotik sarbidea, esteka honetan.
Zalantzak badituzu edo informazio gehiago behar baduzu, ikastetxeko Orientazio zerbitzura jo ezazu..
Heziketa ziklo bat, berez, Lanbide Heziketari dagokion prestakuntza arautu bat da, lanbide arlo bati buruzko ezagutza teoriko eta praktikoz osatua eta arlo horretako konpetentzia profesionalak garatzera bideratua.
Lan okupazioekin eta lan merkatuarekin loturik dagoen ikasketa multzoa da Lanbide Heziketa. Gaur egun 170 titulu inguru eskaintzen ditu, oinarrizko, erdiko eta goiko mailak kontuan hartuta, eta pertsonek konpetentzia profesionala eskuratzea eta lanpostu kualifikatuak lortu ahal izatea du xede. Askotariko tituluak lanbide familietan biltzen dira eta “modulu” izeneko irakasgaiez osatzen dira, eduki teoriko eta praktikoekin, enpresan egin beharreko praktikaldi bat barne. Eskariaren arabera eskaintzen dira, A, B, D ereduetan eta eredu eleanitzean.
Goi Mailako Heziketa Ziklo bat gainditzen duten pertsonek Goi Mailako Teknikari titulazioa eskuratuko dute, eta horrek aukera emango die erlazionatutako unibertsitate karrerak egiteko.
- Heziketa ziklo batek 2000 ordu irauten du (hala ere, badago 1400 eta 1700 orduko salbuespenen bat edo beste). Iraupen hori bi ikasturte akademikotan banatzen da.
- Gutxi gorabehera 400 ordutik 600era bitartean sartzen dira enpresetako nahitaezko praktiketan.
Beste esteka honetan lanbide heziketako katalogoa izango duzu.