Urtarrilaren 13an, UHEI-IVED-eko Arabako ikastetxeko zuzendariak Lilian Zurita batxilergoko ikasleari eman zizkion Europako Batzordeak ikastetxeetan konpetentzia digitala diagnostikatzeko egindako SELFIE” inkestan parte hartu zuten ikasleen artean ikastetxeak zozketatu zituen haririk gabeko entzungailuak.

Irakasle eta ikasleen parte-hartzeari esker, ikastetxeak beharrezko informazioa bildu ahal izan du, egungo indarguneen eta ahulezien egoeraren “argazki” bat egiteko, berezko duen esparruan, hots, irakaskuntzan, bitarteko digitalen erabilerari dagokionez.

Horrela, eskerrak eman nahi izan dizkiegu ikasleei gure ikerketa txikian parte hartzeagatik.