Egunotako pandemia egoerari erantzunez, neurri hauek hartu ditugu UHEI-IVEDn:

  • Gipuzkoako eta Bizkaiko egoitzak itxita egongo dira beste agindu bat eman arte. Arabako egoitza bakarrik egongo da zabalik, premiazko gaiei erantzuteko. Jendaurreko ordutegia 09:00etatik 14:00etara mugatuko dugu, astelehenetik ostiralera.
  • Aurreko egunetako erabakiari jarraituz, aurrez aurreko arreta posible ez denez, ikasleek talde-tutoretzak eta bakarkako tutoretza ohiko online sistemen bitartez jasoko dute (Moodle plataforma eta bestelako baliabide digitalak).
  • Ikaslearen lana normaltasunez sustatuko da gure materialak eta plataformak erabilita.