Bigarren Hezkuntzan Graduatua
EAEko Hezkuntza Administrazioak Proba Librearen bi deialdi egiten ditu urtero Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortzeko. Proba horiek, normalean, azaroan eta maiatzean izaten dira. Matrikula egiteko aldia proba egin aurreko hilabetea izan ohi da.
Matrikula egiteko datak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren webgunean, webgune honetan eta idatzizko tokiko prentsan argitaratzen dira.
Interesatuek matrikula dagokion egoitzan formalizatu behar dute eta beren kabuz prestatu proba horretarako.
Proba honen erreferentzia esparrua helduentzako oinarrizko prestakuntzaren edukiak dira (2008ko urriaren 31ko Agindua, 2008/11/25eko EHAA), non Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ikasketa plana hiru ezagutza eremu edo arlotan txertatzen den: Komunikazio arloa (Gaztelania eta literatura, Euskara eta literatura eta Atzerriko hizkuntza), Gizarte arloa (Gizarte Zientziak) eta Arlo zientifiko eta teknologikoa (Matematika, Natura zientziak eta Teknologia).
Matrikulatzeko baldintzak
- Proba egiteko zehaztutako egunean 18 urte edukitzea.
- Ikasturte berean Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortzea xede duen inolako irakaskuntza ofizialetan matrikulaturik ez egotea.
- Egun berean egin beharreko hiru saio izango ditu probak:
- 09:30-11:30 – Arlo zientifiko eta teknologikoa
- 12:00-13:30 – Gizarte arloa
- 15:30-18:30 – Komunikazio arloa