Batxilergoko 1. eta 2. mailaren baliokide diren ikasketetan atzerrian matrikulatutako ikasleentzako aparteko probetarako matrikula-epea ireki da.

Matrikula egiteko epea 2020ko maiatzaren 18tik 29ra bitartekoa da, biak barne.

Matrikula egiteko, telefonoz deitu behar da proba egin nahi den egoitzako idazkaritzara, 9:00etatik 13:00etara.

Egoitza bakoitzeko idazkaritzak adieraziko du matrikula egiteko bidea.

Araba:      945 233 312

Bizkaia:     944 464 985

Gipuzkoa: 943 288 211

Eta jarraian, lurralde bakoitzari dagokion ikasgai bakoitzaren azterketaren informazio zehatza:

Atal hau aldizka kontsultatu behar da, bertan argitaratuko baita prozesuari buruzko informazio eguneratua.