Atzerrian DBHko 4. mailaren baliokide diren ikasketetan matrikulatutako ikasleentzako aparteko probetarako matrikula-epea ireki da.
Matrikula egiteko epea 2020ko maiatzaren 18tik 29ra bitartekoa da, biak barne.
Matrikula egiteko, telefonoz deitu behar da proba egin nahi den egoitzako idazkaritzara, 9:00etatik 13:00etara.
Egoitza bakoitzeko idazkaritzak adieraziko du matrikula egiteko bidea.
Araba: 945 252 789
Bizkaia: 944 116 856
Gipuzkoa: 943 276 705
- Matrikula orria
- Hezkuntza Sailaren orri honetan aurkituko duzu deialdiari buruzko informazioa.
- Azterketaren aurretik, bitartean eta ondoren jarraitu beharreko jarraibideak
- Aurreko urteetako azterketa ereduak
- Probaren behin-betiko emaitzak
- ADI! Dagoeneko eskura daude behin-behineko tituluak. Egoitzatik pasa zaitezkete bere bila.
Atal hau aldizka kontsultatu behar da, bertan argitaratuko baita prozesuari buruzko informazio eguneratua.