Batxilergoa Proba Librea
Batxiller-titulua eskuratzeko Proba librearen deialdia EAEko Hezkuntza Sailak egiten du urtero, eta urtearen lehenengo hiruhilabeteetan argitaratzen da. Hezkuntza sailaren web orriko esteka hauetan dituzu proba libreak, jarraibideak eta curriculuma kontsultatzeko.
- Matrikulatzeko aldia martxoaren erdialdetik apirilaren amaierara luzatu ohi da.
- Matrikula irakasgaika egiten da, eta ez dago mugarik.
- Azterketak maiatzaren amaieran izaten dira, ikasturte ofizialaren ohiko deialdiarekin bat datozela.
- Pertsona interesatuek dagokion UHEIko lurralde-egoitzako idazkaritzara jo behar dute matrikula egitera.
- Ikasleak bere kabuz prestatu behar du proba librea.
Matrikulatzeko betekizunak
1.- Urte naturalean –hau da, proba egingo den urtearen abenduaren 31 baino lehen– 20 urte betetzea.
2.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua edo baliokide bat edukitzea.
3.- Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea.
4.- Batxilergoko titulua lortzeko beste ikastetxe batean matrikulatuta ez egotea.
Probaren informazio zehatza
Lurralde bakoitzari dagokion ikasgai bakoitzaren azterketaren informazio zehatza:
Arabako Proba Libreko Informazioa deskargatu