Skip to main content

Eusko Jaurlaritza Europako Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarearen (NPLD) partaide da. Sareak babesten eta sustatzen dituen programen artean, aurten abian jarri den lehiaketaren berri eman nahi dizugu.

Europan, 40-50 milioi pertsonak hitz egiten dute bertako 60 eskualdeetako eta eremu urriko hizkuntzetako bat, eta bakoitzak bere erkidegoetako historia, kultura eta tradizioak ordezkatzen ditu.

Hizkuntza horiek hizkuntza aniztasunaren berri ematen dute eta gizateriaren kultura ondare ukiezinaren parte dira. Hizkuntza aniztasunak berebiziko garrantzia du gure identitate kolektiboa eratzeko, eta ezinbestekoa da gure ondare partekatuaren ehunduran.

Hizkuntza aniztasuna ez da komunikazioa bakarrik; belaunaldiz belaunaldi igarotako ezagutzak, historia eta bizimoduak gordetzean datza.

Horiek ulertzeak eta balioesteak kultura aniztasunarekiko errespetu handiagoa sustatzen du, eta europar gisa batzen gaituzten loturak indartzen ditu.

Zer hoberik zerbait estimatu eta baloratzeko hura ezagutzea baino, ezta?

Beraz, gonbidatuta zaude bidaia zirraragarri bat egitera, Europako hizkuntza aniztasuna ezagutzeko.

Horretan datza lehiaketa hau: Europako hizkuntza aniztasuna erakustea, hura ezagututa hura maitatzen eta gordetzen ikas dezagun.

Lehiaketa Europako eskoletan matrikulatutako 12-18 urteko ikasleei zuzenduta dago eta proiektuak aurkezteko epea 2025eko otsailaren 3an amaitzen da.

Lehiaketaren arauak NPLDren webgunean dituzu: https://npld.eu/vr-contest-journey-through-european-linguistic-diversity/

ANIMA ZAITEZTE!!